Biak elkarren kontra indar egiten ari zirenean, biktima lurrera erori da, eta zauri arin bat izan du. Hori dela eta, osasun-zerbitzuek bertan artatu behar izan dute. Gertaera ikusten ari ziren eta Udaltzaingoaren Koordinazio Zentrora berehala deitu duten pertsona batzuen erantzun azkarrari esker, erasotzailea atxikitzea lortu da patruila iritsi arte.
Udal-iturriek azaldu dutenaren arabera, gazteak jarrera oldarkorra erakutsi du, eta agenteetako bati eraso egiten saiatu da. Hala ere, mendean hartu eta polizia-bulegoetara eraman dute, epailearen esku uzteko izapideak egiteko.
Getxoko Udalak esku hartu duten udaltzainen profesionaltasuna eta herritarren laguntza garrantzitsua azpimarratu ditu, “erabakigarria izan baita gertaerak ondorio larriagoak ez izateko. Horrelako jarduerek, herritarrek zein Udalak, Getxon bizi diren pertsona guztien segurtasunarekin eta ongizatearekin duten konpromisoa indartzen dute”.