Hurrengo mobilizazioa ekainaren 1ean egingo dute, 13:30ean, Xake plazan. "Ez diezaiogun Palestinaz hitz egiteari utzi. Jarrai dezagun mobilizatzen", azpimarratu dute ekintzaileek.
Israelek gazatarren kontrako erasoak jarraitzen dituen bitartean, Gernika-Palestina Herri Ekimenak beste mobilizazio bat egin du Getxon, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioa eteteko eskatzeko, baita Israelekiko harreman guztiak eteteko ere. Elkarretaratzea atzo, domekan, egin zuten, Itzubaltzeta/Romoko Ibaiondo kalean. Bertan, sarraskia ikusarazteko performancea egin zuten.
Hurrengo mobilizazioa ekainaren 1ean egingo dute, 13:30ean, Xake plazan. "Ez diezaiogun Palestinaz hitz egiteari utzi. Jarrai dezagun mobilizatzen", azpimarratu dute ekintzaileek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!