Musika-tresna eskaintza zabala du Andres Isasi Musika Eskolak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, oboea, klarinetea, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, perkusioa, saxofoia, pianoa, gitarra, txistua, akordeoia, alboka, panderoa eta trikitia. Musika klasikoaz gain, herri-musika eta jazza ere ikas daitezke. Halaber, Musikoterapia ere eskaintzen du ikastetxeak.
Instrumentuen eskaintzaz gainera, eskolaren baitan sortutako taldeetan parte hartzeko aukera dago, hala nola orkestrak, abesbatzak, taldeak, konboak, fanfarreak eta hainbat ganbera-musika.
Izen-ematea maiatzaren 31ra arte egin ahal izango da, getxo-kultura.eus/musika-eskola/ webgunean dagoen inprimakia bete eta matrikulak@getxo.eus helbidera bidalita.