Algortako Telletxe kaleko saneamendu sarean lanak hasi dira

Erredakzioa 2025ko mai. 20a, 09:22

Lanak egingo dituzten eremua. © GETXOKO UDALA

Algortako Telletxe kalean saneamendu sareko kolektore zati bat berritzeko eta dauden kutxatilak konpontzeko lanak hasi ditu Udalak, lur gaineko aparkaleku publikoaren eremuan. Jarduketaren helburua da metroaren ondoko plazan euri-uren sarean kolektore bat ezartzea, euriteetan gainezka ez egiteko.

Lan horiek egin ahal izateko, aparkalekuan 20 plaza kenduko dituzte behin-behinean, "lan horiek baldintza egokietan egin ahal izateko". Bestalde, inguruko zuhaiztian eraginik balego, hura minimizatzen saiatuko direla azpimarratu du Udalak, "eta, hala badagokio, kendu beharreko aleak birlandatuko dira". 

Lanek hilabete eta erdi inguru iraungo dutela iragarri dute iturriek, gutxi gorabehera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun