Euskaraldia 2025

Euskaraldian bete-betean, Berbodromoak euskara kalera atera du Getxon!

Iker Rincon Moreno 2025ko mai. 22a, 10:35

Tokiko euskaldunak elkartu eta giro lasaian euskaraz berba egiteko gunea da Berbodromoa, baita hizkuntza ikasten ari direnentzako praktika egiteko eta euskal hiztunak elkartzeko aukera ederra ere. Gaur, Algortan eta Itzubaltzeta/Romon egingo dute Berbodromoa;  goizean goizeko lehenengo saioan 125 lagun batu dira, 26 dinamizatzailegaz batera, Algortako San Nikolas plazan.

11:00etan bigarren saioa egingo dute, Algortako San Nikolas plazan, eta bertara hurbilduko dira beste 107 lagun ere, 29 dinamizatzailek lagunduta. Arrastian, 18:00etan, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan elkartuko dira.

"Berbodromoa Irune Etxebarria Atxaren omenez" da aurten euskararen erabilera indartzea eta indar erakustaldia egitea helburu duen ekimenaren XIV. edizioaren izena, urtetan bidelaguna izan den eta pasa den martxoan hil zen euskaltzale getxoztarra gogoratzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun