Gaur goizean, maiatzaren 15ean, irratsaio berezi eta bateratu baten parte izan da HIRUKA, Algortako Telletxe plazan, 11:00etatik 13:00etara, Euskaraldiaren etxolaren ondoan. Ekimen hau Bizkaia Irratia, Getxoko Komunikazio Zerbitzua eta Euskaraldia antolatzeko ardura duten eragileakaz elkarlanean antolatu du Uribe Kostako komunikazio-taldeak, euskararen aldeko aldarria kalera ateratzeko asmoz. Entzun ezazu hemen osorik! Elkarrekin egingo dugu!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!