Getxoko Udaltzaingoak bi gazte identifikatu ditu edukiontziak erretzeagatik

Erredakzioa 2025ko mai. 22a, 16:41

Edukiontzi batzuk sutan, Alango kalean, artxiboko irudian. © BOMBEROS Y BOMBERAS BIZKAIA

Getxoko Udaltzaingoak 18 eta 19 urteko gazte bi identifikatu ditu Algortan hiru egunez edukiontziak erre dituztelakoan. Guztira 22.417 euroko kalteak eragin dituzte ekintza horiek. Azken delitu-egitatea maiatzaren 18ko goizaldean izan zen, 08:05ak aldera, partikular batek paperezko edukiontzi bat erre zutela jakinarazi zuenean.

Domekako goizaldeko suteko edukiontzi horrek, aldi berean, inguruko beste bati eragin zion. Udaltzaingoaren patruilek suhiltzaileakaz batera azkar jardun zutenez, ez zen sutea zabaldu, Getxoko Udalak jakinarazi duenez.

Egindako eginbideei esker, inguruan dauden bideozaintzako kamerak ikustea barne, azken gertakari horren egileak identifikatu ahal izan dira. Udaltzaingoak zabalik du ikerketa, eta ez du baztertzen lagun gehiago inplikatzea gertakari horiekaz lotuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun