Ariketa hauen helburu nagusia Portu Zaharra bezalako inguru historikoetan gertatu litezkeen egoera konplexuen aurrean sua itzaltzeko ekipoen berehalako erantzuna entrenatzea da. Zonalde horietako hirigintza-ezaugarriek erronka bereziak dituzte: kale estuak, eraikin zaharrak eta larrialdietako ibilgailuetara iristeko zailtasunak.
Hala, asteotan maniobrak egingo dituzte alde zaharreko hainbat puntutan, larrialdietako langileek inguru desberdinei aurre egiten ikas dezaten. Entrenamenduak suhiltzaile-parkean hasiko dituzte, lehen erabaki taktikoakaz. Ondoren, langileak esku hartzeko gunera joango dira maniobra egiteko, gutxi gorabehera bi orduz egongo dira bertan, 11:00etatik 13:00etara.
Prestakuntza-osagaiaz gain, simulakro horiek aukera emango diete prebentzio-azterketa operatibo baterako datuak biltzeko, eskuragarri dagoen informazioa hobetuz eta, benetako larrialdiren bat gertatuz gero, erabakiak arin hartzeko aukerak biderkatuko ditu horrek. Ekimena Bizkaiko SPEISek hiri-ingurune konplexuetako larrialdiei erantzuteko duen gaitasuna etengabe hobetzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen dela azaldu dute Aldundiko iturriek.