BizkaiBizik geltoki berria du Berangon, Kurtze auzoko Basozarreta kalean

Erredakzioa 2025ko eka. 5a, 12:10

Geltoki berria Basozarreta kalean jarri dute, Kurtzeko bidegorriaren ondoan. © BERANGOKO UDALA

Martitzenean, ekainaren 3an, Bizikletaren Mundu Egunagaz bat eginez, udalerriko BizkaiBizi geltoki berria inauguratu zuten Basozarreta kalean, Kurtzeko bidegorriaren ondoan.

Geltoki berria Berangon daborduko martxan dauden beste BizkaiBizi puntuei gehitzen zaie, eta udalerrian izandako erabilera datu "bikainak" baieztatzen ditu, Udalaren arabera.

Udalaren esanetan, ekimen hau ez da isolatua, baizik eta bizikleta garraiobide nagusitzat hartzeko apustu zabalago baten parte da. Azken hilabeteotan hainbat ibilbide ziklagarri jarri dituzte martxan, herriko barne mugikortasuna eta inguruko udalerriakaz lotura hobetzeko asmoz.

Ildo horretan, Itziar Aguinagalde Berangoko alkateak honako hau nabarmendu du: “Bizikletaren aldeko apustua ez dugu aisialdirako aukera gisa soilik egiten; eguneroko mugikortasunerako tresna eraginkor eta osasungarri gisa ulertzen dugu. Geltoki berri honekin eta sortu ditugun ibilbide berriekin, Berango bizigarriago, konektatuago eta gizatiarrago baten alde egiten dugu.”

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun