Getxoko Udalak hiri-autobusaren proiektuari hasiera emateko entzute-prozesua hasi du

Erredakzioa 2025ko eka. 6a, 11:49

© GETXOKO UDALA

Udalerri barruan beterik gabeko garraio-beharrak ezagutzeko eta, ondoren, hiri-autobus elektrikoaren proiektu pilotu bat martxan jartzeko entzute-prozesua jarriko du martxan ekainaren 9tik 22ra Getxoko Udalak. Gogoratu dutenez, proiektua legegintzaldi honetako Planaren barruan dago.

Prozesu honen bitartez, getxoztarrek udalerriko zerbitzuakaz eta beste garraio publiko batzuekaz konektatuko dituen hiri autobus bati zer erabilera emango lioketen jakin gura dute.

Hala, hiru entzute-mota egingo dituzte, ekainaren 9tik 22ra:

  • Kalean, ibiltariak izango diren Getxobus bat eta markesina bat ezarriz udalerriko hainbat puntutan.

Lekua

Egunak

Ordutegia

Fadura kiroldegia

9 eta 10

09:00 - 12:30 h

16:30 - 19:30 h

Benta espazioaren ondoan

11 eta 12

 

 

 

11:00 - 14:00 h

17:00 - 20:30 h

(*) Igandean goizez bakarrik

Algortako Telletxe plaza

13, 14 eta 15 (*)

Gernika parkea

16

Neguriko geltokia plaza

17

Zubileta parkea

18

Aldapa parkea

19

Areetako Xake plaza

20, 21 eta 22 (*)

Autobusak panel bat izango du, eta, bertan, hurbilduko diren pertsonek zehaztu ahal izango dute autobusa udalerriko zein zerbitzutara iristea gustatuko litzaiekeen, bai eta beren egunerokoan dituzten garraio beharrak ere.

Horrez gainera, enpresa espezializatu batek telefono bidezko inkestak egingo ditu, eta online bidez iritziak eman ahal izango dira, Zeugaz plataformaren bidez.

Era berean, gaur, barikuan, biniloak jarriko dituzte Getxoko hainbat tokitan, Getxobusaren proba pilotuaren entzuteko prozesuari buruzko kanpaina abiarazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun