Aparkatzeko ordutegia jarraitua izango da egun guztietan: 10:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara, baita jaiegunetan ere. Udalak gogoratu du neurri hau Udal Ordenantzan aurreikusita dagoela, uda sasoian hondartza-inguruan sortzen den trafiko eta ibilgailu pilaketa saihesteko asmoz.
Aparkatzeko tarifak honako hauek izango dira:
-
0 eta 16 minutu artean (barne): 0,20 euro.
-
16 minutu eta 600 minutu artean (barne): minutu bakoitzeko 0,0125 euro, 0,05 euroko multiploetan kobratuta. Adibidez, ordu batek 0,75 euro balioko du, eta gehienez 7,50 euro ordainduko dira egun bakoitzeko.