Antolatzaileek azaldu dutenez, otsailean Bilboko Guka mugimenduko eta Taupako kideen esperientziak jaso zituzten, eta "herrian euskalgintza herritar bat aktibatzeko beharra dagoela ondorioztatu genuen". Hala, bigarren deialdi bat egingo dute proposamen zehatz batzuen inguruan lan egiteko, hala nola udan zer egin, herriko euskalgintzaren egoera aztertu eta zeren inguruko formakuntzak behar diren zehaztu.