Fadurako kanpoko igerilekuak ireki dituzte gaur

Erredakzioa 2025ko eka. 13a, 11:32

Getxo Kirolakek Fadura kiroldegiko kanpoko igerilekuak ireki ditu bariku honetan, hilak 13. Udako denboraldia irailaren 15era arte izango da eta, udaldian ohi denez, igerileku olinpikoa 07:30etik 21:30ak arte egongo da zabalik. Haurrentzako igerilekuak eta berdegune eta solarium guneak 10:30etik aurrera erabili ahal izango dira. Igerilekuetako kafetegi-zerbitzua ere zabalik egongo da 11:00etatik 20:30era (aste-akabuetan 10:00etatik 20:30era).

Fadurako barruko igerilekuen kasuan, astelehenetik barikura 16:30etik 19:30era egongo dira zabalik (eta aste-akabuetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era). Irailaren 1etik 14ra arte (biak barne), igerileku horiek jendearentzat itxita egongo dira, urteko mantentze-lanak egiteko.

Gobelako kiroldegia

Gobelako kiroldegia uda osoan egongo da zabalik. Hala ere, igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 18tik 31ra (biak barne), urteko mantentze-lanak egiteko.

Andra Mariko kiroldegia

Andra Mariko kiroldegiari dagokionez, ekainaren 13tik irailaren 15era, udako ordutegia honako hau izango da: 8:30etik 13:45era eta 17:30etik 21:30era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun