ELA sindikatuak jakinarazi duenez, joan den maiatzaren 30ean, Eudelen egindako negoziazio-bileran ELAk langileakaz landutako aldarrikapen plataforma bat aurkeztu zuen, baita aldarrikapen nagusien dekalogoa ere. Horretan, hainbat gai jorratu zituzten, hala nola 2021etik 2025era galdutako eros ahalmena berreskuratzeko soldataren % 8,5eko igoera, behin-behinekotasun erreala % 6ra jaistea, aurre-erretirorako primak berreskuratzea, asteko 32 orduko lanaldia ezartzea, lan-kargak aritzea, hautaketa-prozesuak tokiko erakundeak egitea, 15 urtean lanpostu guztietan euskara eta gaztelera derrigorrezkoak izatea eta Berdintasun plan eraginkorrak adostea.
Sindikatuak ohartarazi duenez, mobilizaziorik gabe ez da Udalhitz "duinik" egongo, "eta ELAko ordezkariek argi daukate horren alde behar den borroka aktibatuko dutela".