Sare sozialetan Algorta Euskal Herria da! izena daraman kontuak adierazi duenez, Euskal Herriko zazpi lurraldeak irudikatzen dituen ikurra margotu zuten apirilaren 20an, baina, hilabete bat beranduago, Getxoko Udalak hori ezabatzea erabaki zuen.
"Frontoian bertan dauden bestelako pintadei edo denborak eraginiko narriadurei kasurik egin gabe, Zazpiak Bata ezabatu eta oso nabarmena den orban handi bat utzi zuten frontoian. Zaila da ulertzen zergatik ez den herri honen gehiengoa ordezkatzen duen armarria errespetatu, herri honek modu positiboan jaso duen ikur bat, are gehiago ez bada inolako irain edo mehatxurik ageri", azaldu dute.
Hala, gertatutako salatzeko eta elkarlanerako deia egiteko, hurrengo ekainaren 19an hori berrezartzeko ekimena egingo dute 19:00etan. Azaldu dutenez, ez dute haserrea pizteko asmoagaz egingo, baizik eta hainbat herritarrek beraiena dela sentitzen duten ikur hori berreskuratzeko.
Ver esta publicación en Instagram