Gertakariak 14:30 inguruan izan ziren. Udal-iturriek zehaztu dutenez, erasotzaileak biktimarengana hurbildu ziren bide publikoan, eta kolpe bat eman zioten bularrean, lepoan zeraman urrezko kate bat kentzeko. Katean, halaber, kaltetuak bere ezkontza-eraztuna zuen, bere izena grabatuta eta ezkontza-data adierazita.
Erasoa ikusi zuen herritar baten abisuari esker, Udaltzaingoak berehala aktibatu zuen erasotzaileak aurkitzeko dispositiboa udalerriko metro-geltokietan. Hala, ustezko egileak Telletxeko metroaren irteeran identifikatu zituzten, lapurtutako katea eta eraztuna zeramatzatenean; kaltetuak adierazitako inskripzioak zituzten.
Atxilotu ondoren, polizia-bulegoetara eraman zituzten, eginbideak bideratzeko eta, ondoren, Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku uzteko.
Biktima anbulatorio batean artatu zuten, tirakadak eragindako hematomak zituelako lepoan.