Auzokidearen Eguna eta Gorpuzti jaia ospatuko dituzte aste-akabuan Portu Zaharrean

Iker Rincon Moreno 2025ko eka. 17a, 09:52

Algortako Portu Zaharreko auzokideentzako aste-akabu berezia izango da oraingoa. Eguraldi epelaren etorreragaz batera, bisitari askoren txoko kuttuna da auzoa, baina, zapatu-domeka, bertoko bizilagunentzako epizentroa izango da. Zapatuan, Auzoteriaren Eguna ospatuko dute; domekan, Gorpuzti jaia. Egun bietan, egitarauak eguerdiko 12:00etan hasiko dira.

Auzoteriaren Eguna

Ekainak 21, zapatua
  • 12:00 Hamaiketakoa eta etxeko tarta-lehiaketa. Ondoren, sari-banaketa eta auzokideen mahai-ingurua eta ideia-lehiaketa. Lehiaketan izena emateko azken eguna hilaren 19an, eguena izango da, Txomin tabernan.

Gorpuzti jaia

Ekainak 22, domeka
  • 12:00 Meza
  • 13:00 Sardina-jana, Biotz Alai abesbatzagaz.
  • 17:00 Los Cinco Bilbainos.
  • 18:30 Marching Band.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun