Israel Palestinan egiten ari den genozidioa gogor salatu dute Itzubaltzeta/Romon

Estibaliz Maguregi · Iker Rincon Moreno 2025ko eka. 20a, 13:44

Itzubaltzeta/Romoko auzokideak kalera atera dira berriro ere Israelek Palestinan eragiten ari den genozidioa salatzeko. Gernika Palestina Herri Ekimenak deituta, atzo, eguenean, 200 lagun inguruko manifestazioa egin zuten Areeta-Romon horretarako. Gainera, Israel eremu guztietan isolatzeko neurriak hartu behar direla eskatu zuten, baita Israelegaz harreman ekonomiko, komertzial, instituzional eta militarrak haustea eta genozidioaren arduradunak zigortzea ere. "Min honekin, eta sarraski honekin amaitu behar da. Genozidio honekin amaitu beharra dago", exijitu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun