San Nikolas plazako udako solstizioaren ospakizuna dibertsitatearen arragoa izan da

Ander Zarraga 2025ko eka. 24a, 16:05

Udalerriko hainbat elkartek antolatutako ekimenak algortarrak San Nikolas  plazara erakarri zituen atzo, umeentzako jardueretara edo Boliviako zein Filipinetako herritarrek egindako ikuskizunaz gozatzera. Urtero legez, bertsolarien ostean, Urdiaingo San Juan Kantaitak konjurua eta dantzak egin zituen suaren inguruan.

Argazkiak: Udako Solstizioko lantaldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun