Goizaldeko 04:10ak aldera, Altube kalean sutan zeuden lau edukiontziren berri izan dute larrialdi zerbitzuek; handik gutxira, Bidezabal kalean beste bat sutan zegoela jakin dute. Ordubete baino gutxiagoan, Jaime Morera kalean ezezagunek beste bost edukiontziri su eman diete.