2025/06/26 19:00

Zinema eta bideo-emanaldiak

"Ombuaren itzala" dokumentalaren aurkezpena

"Ombuaren itzala" dokumentalaren aurkezpena
Abian kultur elkartea, Getxo

Ekainaren 25ean gurekin izango dugu Patxi Bisquert aktore eta zuzendaria, auzolanean sortutako OMBUAREN ITZALA bere azken filma aurkezteko. 

Pelikulak Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitzako zenbait pasarte biltzen ditu. Otaño, euskal kulturaren ikonoa izatez gain, irakaslea, ferratzailea, kontu zaina, tabernaria, eta politika mailan foruzalea zen. Foruen desagertzearekin egoera politikoa aldatu zen Otañoren bizitzan eragin handia izanik. Filma 1889tik 1910era arte dago girotuta, Otañoren urte emankorrenak izan baitziren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun