"LGTBIQ+fobia, delituak eta gorroto-diskurtsoak", Gurari Etxean ikusgai

Estibaliz Maguregi · Iker Rincon Moreno 2025ko eka. 28a, 10:37

LGTBIQ+ kolektiboarekiko diskriminazioak eta gorroto-delituak modu kritikoan aztertu eta horiei buruz hausnartzeko elementuak eskaintzen dituen erakusketa dago ikusgai egunotan Getxoko Gurari Etxean. Zortzi panel informatibo ditu eta, horiei esker, kolektibo horren kontrako fobia desagerrarazteko estrategiak sortzeko egiturazko kausak eta gakoak identifikatzen dira. Erakusketa ekainaren 30era arte bisitatu ahal izango da, eta astelehenean azken bisita gidatua egingo dute, 11:00etan.

Ordutegia:
  • Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30tara eta 16:00etatik 20:30tara.
  • Zapatuetan, 15:00etatik 21:00etara.
  • Domeketan, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30tara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun