Ikasturteari amaiera emateko...

Joserra Onandia 2025ko uzt. 1a, 11:56

© JOSERRA ONANDIA

Atzo, ikasturteari amaiera emateko bazkaria genuen Piperantzar txokoan. Bazkaria ederra izan zen, Txefo-k eginda eta Yolandak lagunduta.

Piketako urdaiazpikoa, gazta, antxoak, eta txistorrak, mostradore inguruan jarri ginen eta ardo beltza eta txakolinekin lagunduta.

Lehenengo platera “salpicon de marisko” delakoa eta plater nagusia marmitakoa zen, oso ona dena. Postreak Marmota tarta oso ona ere.

Batzuk euskaltegikoak, eta besteak berbalagunekoak ginen, baita berbalagun laguntzaileak ere.

Aurtengo ikasturtea berezia izan da, euskaltegiko ikasleak eta berbalaguneko partaideek aurrerapen handia lortu dute.

Ikasturte honetan ikasle guztiak Leire irakaslearekin oso pozik izan gara, giro eta eskola politak eta euskara hitz egiten jariotasuna lortu dugu guztion artean.

Irakaskuntza ikasketak hasi nituenean ez nuen imajinatzen nire lehenengo ikasleak jubilatu jator batzuk izango zirenik, nire ametsetan umeak irudikatzen nituen.

Zelako sorpresa atsegina eta poza zuekin topatu izana!

Ikasleak baino gehiago lagunak egin ditudala sentitzen dut. Eskerrik asko.

Alabaina hainbeste azterketekin nekatuta gaude. Nagusiok ez dugu titulurik behar. Guk euskara ikasi, praktikatu eta euskaraz gozatu nahi dugu.

HABEren zuzendariari Mintza praktika maila, azterketarik gabe izan beharko litzatekeela esango genioke. Eskolara presiorik gabe joateko, jende nagusiak batez ere. Gazteentzat beste gauza bat da haiek titulua behar dutelako.

Berbalagun saioak ikasturte honetan euskaltegian bezala bereziak izan dira, saio guztiak lagunok denbora osoa euskaraz ari ginen.

Berbalagun saioetan astelehenero eta ostegunero elkartzen gara.

Astelehenero lehenengo hamar minutuak “Kerman Mintzalaguna” saioari buruz hitz egiten dugu. Rosa Marik Goyik eta Mirenek  lan izugarria eginda ekartzen digute.

Ostegunero esaldi arrutak ikusten ditugu, Enrikeren lana da.

Adibidez: Tabernetan erabiltzeko, Aupadak, Agurrak, Galderak, Helbideak,  Kokapenak, Adierazpen emozionalak, Eguraldi eta klima eta abar.

Joan den astean Koldok berri on ona ekarri zigun. Lehenengo iloba izan zuen, “Hodei” mutil polit eta ederra. Nire ustez aititeentzat bizitzaren opari onena dira ilobak.

Askotan entzuten dugu, euskarak arazo asko dituela, baina nik uste dut arazo handiena jaiotza-tasa baxua dela ez bakarrik euskararentzat, Euskal Herriarentzat ere.

Gaur egun Getxon gure herrian txakur kopurua umeena  baino handiago da.

Gure Berbalagun laguntzaileak Jaione Elizondo, Itziar Elgezabal eta Bego Avellanal direla.

Haien laguntzagatik eskerrak eman nahi diegu.

Itziar Elgezabalen iritzia

Kaixo, pasa den 18an Txeforen Piperantzar txokoan bazkaltzeko elkartu ginen denak.

Pikatzeko, urdaiazpiko, gazta, txistorrak eta antxoak ozpinarekin oso gozoa egon ziran.

Txefok egin zuen marmitakoa zoragarria eta postrea Maskota tarta gozoa kafearekin; abesti politekin amaitu genuen.

Bazkari eta giro ederra.

Eskerrik asko,  Txefo eta denoi.

Miren Añabeitiaren iritzia

Joan den astean amaitu genuen euskara ikastaroa eta ospatzeko denak elkartu ginen batzokian, Txeforen txokora joateko.

Nahiz eta bero handia egin, aire girotuari esker, giro atseginaz disfrutatu genuen.

Menua ikusgarria izan zen; hasteko, urdaiazpikoa, Gorbeiako gazta, antxoak gazituak, eta Nafarroako txistorrak, oso onak guztiak.

Azkenik Txefo, gure super sukaldariaren plater izarra, hegaluze marmitakoa zen.

Hegaluze freskoa bere puntuan egon zen eta patatak zaporetsuak , zoragarria.

Denok animatuta mahai inguruan elkarrekin eserita, euskaraz hitz egiten denbora guztiak.

Jaione, Itziar, Begoña, Yolanda, Goyi, Rosa Mari, Julita, Jose, Clemente, Koldo, Efren, Txefo, Joserra, eta neu Miren.

Argazkiak atera eta kafea hartu genuen. Goyik Itziarrek eta Mirenek haien urtebetea ospatzeko Maskota tarta ekarri ziguten.

Joserraren kantutegi ospetsuak atera zituen abesteko.

Ikasturte amaitzeko ahaztezina zen.

Eskerrik asko denori.

Jose Libanoren iritzia

Aurten euskaltegian eta berbalagun taldean euskara asko ikasi dut,

nik ez daukat prisarik euskara ikasteko, baina poliki poliki ikasten ari naiz. Zoriontsua sentitzen naiz lagunekin, asko gozatzen naiz gure giroekin, Eskerrik asko Leireri eta Txefori eta nire ikaskideei zoriontsua izateko.

Efreneren iritzia

Bistan denez, Berbalgun saioak ez dira garrantzi gutxiago euskaltegiko jarduerak baino, behintzat geure kasuan; izan ere, topagune hauei esker, gero eta gehiago erabiltzen dugula, uste dut.

Are gehiago, beharra da harreman hau mantentzea, kalean euskaraz gutxi entzuten baitugu.

Mila esker.

Mari Joseren iritzia

Kaixo talde.

Bazkaria zuekin ez naizen egon arren, nire bihotzaren zati batzuekin dago.

Ondo pasa eta ikastaroa bukatzen oporrak disfrutatu ditzazue!!

Hurrengoan topa egin dezagun.

Clementeren iritzia

Kaixo lagunok.

Eskerrik asko guztioi ikasturte honetan igaro dugun giro euskaldun atseginagatik. Eskerrak eman Leire eta Joserrari zuen laguntza gure

euskara hobetzeko; zuen ariketen eta elkarrikezten falta sumatuko dugu.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu gure ikaskideari Txefo, sukaldaritzarekin duen arteagatik.

Laster ikusiko dugu elkar. Uda ona pasatzera!

Juan Fernando Basterretxea Txeforen  iritzia.

Joan den asteazkena oso berezia izan zen, euskaltegiko ikaskideekin bazkari bat egiteko zortea izan nuen.

Berbalaguneko bost lagun etortzeaz gain, ezagutzeko plazera izan nuen, nahiz eta Joserra, nire lankide ohia Jaione eta Begoña Avellanal, lehendik ere ezagunak nituen.

Hitzordua nire Piperantzar txokoan izan zen, baita giroa oso atsegina

eta espero dut bai “salpicon de marisco” delakoa, bai marmitakoak prestatu nituen platerak gustatu izana!

Yolanda eta Itziarri eskerrak eman behar dizkiet laguntzagatik. Besteak ere bai. Giro primeran eta bikaina izan zen.

Espero dut hurrengo denboraldian berriro errepikatzea eta garrantzitsuena gure hizkuntza euskaraz pratikatzea balio izatea.

Opor onak pasa denok eta ikusi arte.

Besarkada bat.

Rosa Mariren iritzia

Kaixo taldekideak.

Ikastaroa amaitzen, bai Euskaltegian, bai Berbalagunean giro atsegina eta polita izan dugula esan nahi dizuet.

Datorren ikasturtean ere pozik jarraitzea espero dut.

Joan den astean, Txeforen txokoan bazkari berezia izan genuen.

Lekua ezagutzen genuen eta toki oso atsegina da. Txefok Yolandak eta Itziarren laguntzarekin prestatu ziguten janaria, kategoriakoa izan zen.

Beno, laburbilduz; lekua, janaria, mahaikideak eta giroa apartak izan ziren.

Besarkada bat guztiontzat, eta espero dut elkar ikusiko dugula herrian edo berbalagunen saioan.

Goyiren iritzia

  • ¿Zer esan nahi du niretzat euskera ikasteak?

Sekulako nahi bat bete.

  • Zer nabaritzen dut euskaraz ikasten dudanean?

Nire gaitasunak hobetzen dira, adibidez nire oroimena, nire adimena, eztabaidatzeko gaitasuna, eta bar.

  • ¿Nola joan da aurtengoa euskaltegian?

Ikastaro hau oso lasaia izan da, giro onarekin eta askatasun sentsazioarekin.

Errespetua eta lasaitasuna garrantzitsuak ziren gehiago hitz egitera ausartzeko.

Gure irakasle Leirek lortu du giro hau.

  • ¿Zer lor daiteke berbalagunean?

Gure elkarrizketen gaiak ez dira garrantzitsuak. Batzuetan bitxikeriak, dira, batzuetan, berriak. Benetan garrantzitsua denak euskaraz hitz egitea da.

Gure ulermena hobetzeaz Joserra, Jaione eta Itziar beti arduratzen dira..

Ikasturtea amaitzeko bazkari on bat izan dugu, gure Txefok marmitako bikain egin digu Yolandaren laguntzarekin eta beti bezala egin genuen azken gauza  abestea izan zen.

Koldoren iritzia

Txokoan egindako otordua izan zen denboraldi bat amaitzeko modurik onena. Hilabete batzuk, Berbalagun eta Euskarari esker, lagunartean euskaraz bizitzen jarraitu ahal izan dugu.

Uda ostean, elkarrekin jarraitu ahal izatea eta bide honetan jarraitzeko ilusioa mantentzea espero dut.

Elkarrekin gure herriaren hizkuntza bizirik mantentzen laguntzen ari gara.

Udazkenean ikusiko dugu elkar.

Yolandaren iritzia

Ikasturtea amaitu da, eta aurten, aurrekoetan bezala plazer bat izan da ikasgelako taldearekin esperientzia partekatzea.

Leire gure andereño gazteari eta Joserra berbalagunei esker, denok asko aurreratu dugu gure hizkuntza maitearekin.

Eskerrik asko berriro zuen laguntzagatik, hura  gabe ez zatekeen posible izango.

Gure berbalagun-taldea udan ere jarraituko dugu saioak egiten, euskara ikasteko edo mantentzeko aholku batzuk emango dizkizut.

Mintzanet partaidea izan, Egizuren ekintzetan partekatu, whatsappak euskaraz idatzi, lagun bati telefonoz deitu eta euskara hitz egin, Berria, Hiruka eta eleberri bat egunero irakurri, Euskadi edo Bizkaia irratia entzun. EITB 1ean berrien laburpena ikusi eta ondoren gauza bera egin EITB 2an ulertu dugun argitzeko. EITB 3ko marrazki bizidunak ikusi. Aukera baduzu barnetegi batean parte hartu.

Joserra Onandia.  2025-VI-21

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun