Getxoko udaltzain bat grabatu dute lurrean atxikita dagoen pertsona bat kolpatzen Itzubaltzeta/Romon

Ander Zarraga 2025ko uzt. 2a, 15:55

Itzubaltzeta/Romon grabatutako eta sare sozialetan partekatutako bideoan ikus daitekeenez, Getxoko udaltzain batek lurrean atxikita dagoen gazte bat jipoitu egiten du, beste udaltzain bategaz atxilotzen ari zenean.

Ibaigane kalean jazotako gertaeraren bideoan ikusi daitekeenez, atxilotua eskuak buruan dituela, ibilgailu baten atzean babesten da, aurrean duen eta aztoratuta dagoen polizia-agenteari gazteleraz "hemen geratuko naiz" errepikatzen dion bitartean. Berehala ibilgailuan bigarren udaltzain bat heltzen da lekura, eta agente biek gaztea lurrean immobilizatzen dute. Momentu horretan, polizietako batek ukabilkada bi ematen dizkio atxilotuari.

Hori gertatzen ari den bitartean, auzokide batek eszena guztia grabatzen du, eta agenteak atxilotua kolpatzean duenean, norbaitek arreta deitzen die poliziei.

Bideoa berehala hedatu da sare sozialetan eta hainbat iruzkin izan ditu; horietako asko, agenteen gehiegizko indarkeria salatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun