Itzubaltzeta/Romoren nortasunaren ikur nagusietako bat Etxe Merkeak dira. Aurten, eraikin horiek mendeurrena bete dute, eta hori ospatzeko ekitaldi berezia egin zuten ekainaren 28an, zapatuan. Auzotarrek eurek antolatu zuten ospakizuna, modu xumean, baina bihotzez, Etxe Merkeak eta bertako bizilagunak omentzeko asmoz. Hona hemen urtemuga berezi horrek utzitako irudiak.
uzt 02, 14:07 Getxo
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!