Rakel Molinaren bakarrizketagaz emango diote Jabekuntza Eskolaren ikasturtearen amaierari, Gurari Etxean

Erredakzioa 2025ko uzt. 9a, 10:36

Gurari Etxearen aurkezpena, artxiboko irudian.

Gurari Emakumeen Etxean Jabekuntza Eskolaren ikasturtearen amaiera ekitaldia izango da bihar, eguenean, 18:00etatik aurrera. Topaketa gunea izango da eta bertan Rakel Molinaren La vida moderna izeneko bakarrizketa egongo da gozagai. Umore ikuskizuna izango da, edozein adinetako pertsonak identifika daitezkeen barre, hausnarketa eta pentsamenduakaz.

Ekitaldia irekia izango da, baina arduradunek gomendatu dute bertaratzea baieztatzea gurarietxea@getxo.eus emailera bidalitako mezu baten bidez, edukiera errespetatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun