Sutea piztu da Getxoko etxe batean, zartagin batek eraginda

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 9a, 14:01

Beato Iturrate kalean izan da sutea.

Sute bat piztu da gaur eguerdian, 13:30ak aldera, Getxoko Beato Iturrate kalean, tokiko Udaltzaingoak baieztatu duenez. Sutea sukaldeko zartagin batean hasi da, edadeko bi lagunek ahaztuta utzi ondoren. Auzokide batek bi pertsona horiek etxetik ateratzen lagundu ditu, eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira. Sutea kontrolpean dago daborduko, eta ez da zauriturik egon, iturriek jakinarazi dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun