Getxoko Udalak hurrengo segurtasun neurriak hartuko ditu:
-
Karpa zentralak jai-eremu bakoitzean: Erraz identifikatzeko moduko karpa bat jarriko da gune bakoitzean, laguntza eta informazio azkarra eskaintzeko.
-
Arma zurien kontrola: Puntu estrategikoetan eta ordutegi aldakorretan egingo dira kontrolak, liskar edo borroken aurrean berehalako erantzuna emateko.
-
Adingabeen babesa: Alkoholaren salmenta eta kontsumoa zorrotz kontrolatuko da haien artean.
-
Alkoholemia-kontrolak: Udalerriko hainbat tokitan eta une ezberdinetan egingo dira.
-
“Segurtasun burbuilak”: jai-esparru bakoitzean presentzia nabarmenagoa izango du poliziak, herritarrengandik gertu egoteko eta informazioa trukatzeko prest.
-
Bideozaintza: 2024an ezarritako moduan, kamera-sistema bat instalatuko da jai-esparru guztietan.
-
Ilegalitatearen aurkako neurriak: kalez kaleko salmenta eta elikagai baimenik gabeko salmenta kontrolatuko dira.
-
Lokalen eta ekitaldien ordutegien jarraipena: itxiera-orduen betetzea bermatuko da.
-
Indarkeria matxistaren aurkako neurriak: gune moreakaz lankidetzan, biktimen babesa eta erasotzaileen berehalako atxiloketa lehenetsiko dira.
-
Trafiko-mozketak: Beharrezkoak diren bide-mozketak egingo dira, esparru guztiak seguru mantentzeko eta ahalik eta traba gutxien eragiteko.
Babes Zibilak segurtasun orokorra bermatuko du ekitaldi guztietan, eta azpiegituren muntaketa egokia zainduko du. Halaber, jarduera bakoitzak behar dituen baliabide guztiak emango ditu, hala nola: osasun-zerbitzuak (anbulantziak, medikuak…); ebakuazio-bideak eta larrialdi-sarbideak eta suteen aurkako babes-neurriak.
Gainera, Nazioarteko Paella Lehiaketan autobabeserako plan berezi bat ezarriko da, eta gainerako jaietan ere segurtasun, higiene eta dokumentazioaren aldetik eskatzen diren baldintzak beteko dira.