Gaur, Udalbatzaren osoko bilkura egiten zen bitartean bertaratu diren herritarrek adierazi dutenez, kaleratze horien ostean, ez diete inolako alternatiba duinik eskaini aterperik ez duten gazte horientzat. "Nora kaleratu dituzte? Ze aukera geratzen zaie?", galdetu dute.
Salatzaileen ustez, gizarte-bazterketa eta zaurgarritasun egoeran dauden gazte etorkin horiek duintasunetik artatu beharko lirateke, eta, horretarako, harrera duina egin beharko litzaieke. Nabarmendu dutenez, gazte horietako asko prozesu integratzaileetan daude murgilduta, hala nola gaztelania eta euskararen ikasketan, prestakuntza profesionaletan, eta erroldatze edo etxebizitza bilaketa prozesuetan.
Gaineratu dutenez, Getxo bezalako herri batean, non goi-mailako errentadun biztanleria dagoen eta migrazio presentzia handia den, "arazoa ez da baliabide faltarena, baizik eta borondate politikoarena". Hala, giza eskubideen defentsan eta guztiontzako gizarte bidezkoago bat eraikitzeko beharra aldarrikatu dute.