Lehenengo ibilgailuaren sutea barikuan izan zen, hilaren 8an, 17:46an, garaje baten barruan; bigarrena zapatuan izan zen, hilaren 9an, 22:12an, Algortako metro-geltokiaren ondoan, eta ondoan aparkatuta zegoen beste bati ere eragin zion suak; hirugarrena, aldiz, gaur, abuztuak 11, 04:20ean erregistratu da Amezti kalean. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek su guztiak itzaltzea lortu dute, eta kalte gehiago sortzea saihestu dute.