Aurtengo edizioan, Herrialde Katalanetatik etorritako hiru talde izango dira protagonistak: Port Bó (eguena, irailak 4), La Vella Lola (barikua, irailak 5) eta Mariners de Riera (domeka, irailak 7).
Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira, eta sarrera arruntak 3 euro balioko du. Halaber, jaialdiko hiru emanaldiak biltzen dituen abonua 7 euroan eskuratu daiteke.