Azokaren helburua da produktu ekologikoen ekoizpen eta kontsumo arduratsu eta osasungarria sustatzea. Horregatik, hainbat produktu ekologiko jarriko dituzte salgai, hala nola frutak, barazkiak, gaztak, marmeladak, ogia eta kontserbak, besteak beste.
Era berean, erakusketarien ohiko topaketa egingo dute, gehienbat Bizkaitik etorritako ekoizle eta elaboratzaileen partaidetzagaz, baina baita Gipuzkoa, Araba, eta Nafarroa eta Iparraldeko hainbat lekutatik etorritakoen lekukotasunagaz ere.
“Topaketa hauek nekazaritza ekologikoan izena ematen duten ekoizleak gero eta gehiago diren esparruan egiten dira, non kontsumitzaileak gero eta kontzientziatuago dauden kontsumo arduratsua, osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena egiteko”, Iñigo Urkitza Ingurumen arloko zinegotziaren arabera.