Hautagaiak aurkezteko fitxa posta elektronikoz jaitsi eta euskara@getxo.eus helbidera bidal daiteke, baita lotura honetako webgunean dagoen formularioaren bitartez ere. Saria Ibon Garagarza eskultore getxoztarraren artelan bat izango da, azaroan burutuko den ekitaldi batean emango dena.
Bere aldetik, Zaloa Campillo Euskara zinegotziak, beste urte batez, Getxoko herritarrak ekimenean parte hartzera animatu ditu lanean, kulturan, kirolean, musikan, aisialdian, teknologia berrietan, egunerokoan…, euskara sustatzen duten pertsona, taldea, elkartea, saltokiaren izenak proposatzera, "herriaren esker onez jaso ahal izateko".