Getxolan-Ekonomia Sustapena Arloko zinegotziak, Juanma Gonzalezek, uste du ekimena “oso ekimen positiboa" dela Getxorentzat, "hurbileko merkataritzan berehalako kontsumoa aktibatzen duelako eta, gainera, fidelizazioa sortzen duelako, herritarrak bi aldiz erlazionatzen direlako negozioarekin, bonua aktibatzean eta trukatzean, merkataritza txikia eta tokiko ehunarekiko konfiantza indartuz”.
Oraingoan, GetxoBonoek paper nabarmena izango dute Getxoko Aukeren Merkatuan, hori ere udalerrira itzuliko da irailaren 24tik 27ra, eta eguraldiak laguntzen ez badu luzatzeko aukera egongo da 29ra eta 30era arte, astelehena eta martitzena. Egun horietan, tokiko 53 saltokik kalera aterako dituzte beren produktuak, beren eskaintza jendeari hurbiltzeko eta udalerriko kontsumoa dinamizatzeko helburuaz.
Establezimenduek bezeroei deskontuak, promozio bereziak eta GetxoBonoak aktibatzeko aukera eskainiko diete, ondoren urriaren 10etik azaroaren 21era arte gozatzeko.