Zortzi proiekturen artean gustukoenak aukeratu ahalko dituzte getxoztarrek aurrekontu parte-hartzaileetan

Erredakzioa 2025ko ira. 19a, 12:15

Getxoko herritarrek hilaren 28ra arte izango dute aukera 2026ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasean parte hartzeko aukera. Lehenengo fasean aukeratutako zortzi proiektuen artean gustukoenak lehenesteko botoa eman ahal izango dute, eta Udalak milioi bat euroko partida erreserbatu du horiek gauzatzeko. Herritarren Partaidetzako zinegotzi Gorka Mostajok prozesu horretan parte hartzera animatu du, "guztion artean Getxo hobea eraikitzen jarraitu ahal izateko".

Hautatutako proposamenak eta horiek egiteko aurreikusitako aurrekontua

Proposamena

Gutxi gorabeherako aurrekontua

Fadurako hockey-zelaia hobetzea eta itxiera perimetrala handitzea

154.000 €

Gobela ibilbidea balizatzea, distantziari, faunari eta florari buruzko informazioa emanez

48.500 €

Udalerriko pasealeku eta parkeetan banku iskiatikoak jartzea

48.500 €

Umeentzako kultura-programa berezia antolatzea

150.000 €

Alango parkea berritzea

195.000 €

Gazteentzako kultura- eta jarduera-programa, modu parte-hartzailean egina

150.000 €

Andra Mari kiroldegiko ekipamendua hobetzea

632.000 €

Oharrak eta iragarkiak jartzeko informazio-panelak instalatzea

10.000 €

Getxon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eta Udaleko erregistroan inskribatuta dauden erakundeen ordezkariek hautatutako proiektu guztiak baloratu eta puntuatu ahal izango dituzte; zortziak eta garrantziaren arabera, beren irizpidearen arabera (puntu 1 gutxien interesatzen zaionari, eta 8 puntu gehien interesatzen zaionari). Ezin izango zaie puntuazio bera eman bi proiekturi, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu (paperean edo digitalean).

Proiektu bakoitzari buruzko informazio gehiago eta parte hartzeko moduak, hemen: https://zeugaz.getxo.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun