Hiru egunez, festa izango da nagusi Areetan

Iker Rincon Moreno 2025ko ira. 19a, 12:37

Udari agurra esan beharra badago ere, oraindino badago zertaz gozatu Getxon. Jaiak ez dira bukatu hemen. Izan ere, Areetan, Mesedeetako jaiak ospatuko dituzte irailaren 26tik 28ra eta hiru eguneko ekitaldi-programa zabala eskainiko dute herritar guztientzat. 

Barikuan hasiko da festa, adinekoentzako bazkariagaz eta arrastiko txupinazo eta pregoiagaz. Gaua musikaz beteko dute Habana 537 eta Noran taldeek, eta gaueko ordu txikietan atzera begiratzeko tartea izango da, Remember Time ekimenagaz.

Zapatuan, umeentzako jarduera ugarik hartuko dute lekua: puzgarriak, arrantza lehiaketa eta tailerrak. Herri kirolen erakusketa, dantza plaza eta Zumba solidarioa ere izango dira, eta arrastian giroa egongo da Eskoletako Plazan. Gauean, L.A. Black Night Fest by Galker izango da protagonista.

Domekan, artisautza eta gastronomia azokak, herri-janak, magia ikuskizuna eta fanfarrea nabarmenduko dira. Gainera, marmitako- eta barraskilo-lehiaketek kolorea, eta batez ere usaina, emango diote auzoari. 

Egitaraua

Irailak 26, barikua

13:00 Luncha, Eskoletako Plaza.
18:00 Haurrentzako ikuskizuna, Eskoletako Plaza.
19:00 Txupinazoa eta Pregoia, Eskoletako Plaza.
19:30 Joko erraldoiak, Eskoletako Plaza.
19:30 Escape Room, Eskoletako Plaza
21:00 Bingo! «Bingo abestu duzue?», Eskoletako Plaza.
21:00 Kontzertua: Habana 537, Laguntasuna kalea.
22:00 Kontzertua: Noran, Eskoletako Plaza.
00:00 Remember Time, Eskoletako Plaza.

Irailak 27, zapatua 

11:30 Puzgarriak & Karts, Bizkaia Zubia Plaza.
11:30 Arrantza-lehiaketa: infantil eta jubenila, Bizkaia Zubia.
12:00 Sardina-jan herritarra, Eskoletako Plaza.
12:00 Zabalketa: Zumba Solidarioa, Eskoletako Plaza.
13:30 Herri kirolen erakusketa, Eskoletako Plaza.
17:00 Ile-apainketa, eskumuturrekoak, txapak eta giltzatako tailerrak, Eskoletako Plaza.
17:30 Puzgarriak eta kotxetxoak, Bizkaia Zubia Plaza.
17:30 Dantza Plaza: Berantzagi Dantza Taldeagaz, Eskoletako Plaza.
18:30 Kontzertua: Clandestino de Lindy Hop, Laguntasuna kalea.
19:00 Arratsaldeoa, Eskoletako Plaza.
20:30  Bingo! «Bingo entzun dut?», Eskoletako Plaza.
21:00 Kontzertua: La Mara eta Jose del Arte, Laguntasuna kalea.
22:30 L.A. Black Night Fest by Galker, Eskoletako Plaza.

Irailak 28, domeka

08:00 Barraskilo-lehiaketaren izen-ematea, Laguntasuna kalea.
10:00 10. Artisautza eta Gastronomia Azoka, Eskoletako Plaza.
11:00 Marmitako-lehiaketaren izen-ematea, Eskoletako Plaza.
12:00 Magia, Eskoletako Plaza.
12:00 Fanfarrea Marching Band.
12:30 Paella herri-jana, Eskoletako Plaza.
13:00 Dantza erakusketa: Vivo la Danse, Eskoletako Plaza.
13:00 Herri-bazkaria, Eskoletako Plaza.
13:00 Barraskiloen kazolen aurkezpena, Laguntasuna kalea.
13:30 Marmiten aurkezpena, Eskoletako Plaza.
17:00 Marmitako-lehiaketaren sari banaketa, Eskoletako Plaza.
17:30 Txokolate-jana, Eskoletako Plaza.
17:30 Haurrentzako ginkana, Eskoletako Plaza.
18:00 Barraskilo-lehiaketaren sari banaketa, Laguntasuna kalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun