Gertakariak 00:15 aldera izan dira. Polizia-iturriek zehaztu dutenez, Areetako kale batean zegoen lagun-talde bati hiru gazte hurbildu zaizkie eta, larderiaz, beren gauzak eskatu dizkiete. Horiek emateari uko egin diotenean, haietako gazte batek malgukietako balin pistola batez mehatxatu ditu, eta biktimetako bati aurpegian tiro egin dio; horren ostean, ihes egin dute.
Ertzaintzak salaketa jaso ondoren, haien bila hasi dira, eta minutu gutxira, patruila batek lapurretaren biktimek emandako deskribapenagaz "guztiz bat" zetozen hiru gazte aurkitu ditu. Gainera, horietako bati egitateak egiteko erabili duen pistola konfiskatu diote.
Udaltzaingoak gazteetako bi atxilotu dituzte. Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu dira, eta 13 urteko hirugarren bat identifikatu dute. Hirugarren hori amaren zaintzapean geratu da, adinagatik ezin baitute inputatu.
Lapurreta saiakeraren biktimak anbulatorioko arreta medikoa jaso du, eragindako lesioengatik, eta ez da beharrezkoa izan ospitaleratzea.