Irailak 28

Getxoko Munduko Arrozak: kulturartekotasunaren eta bizikidetzaren jaia

Iker Rincon Moreno 2025ko ira. 22a, 10:12

Iazko Munduko Arrozak, Getxon.

Domekan, hilaren 28an, Itzubaltzeta/Romo auzoa kolorez, musikaz eta askotariko zaporez beteko da Munduko Arrozak jai herrikoi eta parte-hartzaileagaz. Urtero bezala, ekimenak kulturartekotasuna eta aniztasuna jarriko ditu erdigunean, udalerriko zein kanpotik etorritako lagunen arteko harremanak sendotzeko asmoz.

Santa Eugenia plazan egingo dituzte jarduerak, eta adin guztientzako pertsonentzako modukoak izango dira. Hala ere, egitarau zabal horren ekitaldi nagusia herri-bazkaria izango da: parte hartuko duen talde bakoitzak prestatutako arroz-platerak izango dira protagonista.

Antolatzaileek azpimarratu dute jaiaren arrakasta aniztasunean, giro onean eta elkartasunean datzala, eta argi utzi dute ez dela onartuko jarrera xenofobo, sexista edota homofoborik.

Egitaraua

  • 09:00 Aulkien eta mahaien banaketa.
  • 10:00-12:00 Tailerrak eta murala.
  • 11:30 Zaratamba Batukada.
  • 12:00-13:30 Kalejira aldarrikatzailea eta dantzak (Musta DJ).
  • 13:00-14:30 Eragileen azoka eta te dastaketa.
  • 13:30-13:40 Palestinagaz elkartasuna.
  • 13:40-13:50 Eskuz esku abesbatza Coroa.
  • 14:30 Arroz solidarioaren banaketa.
  • 15:30 Sari banaketa.
  • 16:30 Kontzertua: Taghufi eta Assamer Band.
  • 17:45 La hija del Nopal DJ.
  • 19:00 Jai amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun