Josu Bujanda Ertzaintzako buruak azaldu duenez, ez biktimak ezta atxilotuek ere ez zuten inolako loturarik talde edo bandakaz. Erasoa bi gazte talderen arteko "ustekabeko" topaketa baten ondoren gertatu omen zen. Elkar iraindu eta borroka batean amaitu zuten, baina haietako inork ez zuen une horretan arma zuririk eraman. Labankadaren ustezko egilea etxetik hartu zuen hilketa egiteko erabili zuen aiztoa.
Ertzaintzak baieztatu du ustezko erasotzailea atxilotuen artean dagoela, baina ikerketak zehaztuko du bakoitzaren papera zein izan zen eta ez da baztertzen inplikatutako gehiago egotea. Une honetan, aurkitutako arma aztertzen ari dira, ea ADN arrastorik ote dagoen.
Poliziak azpimarratu du gertatutakoa ez dela gazte-bandek hitzartutako borroka baten ondorioa, eta biktimak, aurrekari penal txiki batzuk izan arren, ez zuela loturarik delinkuentzia antolatuagaz.