Berbalagunean izena emateko epea, zabalik

Erredakzioa 2025ko ira. 24a, 12:19

Daborduko zabalik dago hasi berri den ikasturteko Berbalagunean izena emateko epea. Irailean eta urrian zehar egin daiteke izen-ematea, eta azaroko lehen astean ezagutuko dituzte parte-hartzaileek euren talde berriak.

Mintzapraktikaren helburua oso argia da: euskaraz aritzeko guneak sortzea. Horretarako, astean behin ordubetez elkartzen dira euskaraz hitz egiteko prest dauden lagunak eta ikasleak, giro lasaian eta euskaraz aritzeko gogoz. Ohiko moduan, saioak asterokoak dira, baina parte-hartzaileen beharretara moldatutako taldeak ere sortzen ari dira azken urteotan.

Getxon, euskaraz praktikatzeko eskaintza zabala da: kafe baten bueltan elkartzen diren taldeez gain, yoga, mendia, bizikleta, mahai-jolasak edo egur-tailua bezalako zaletasunakaz uztartuta sortu dira ekimenak. Izan ere, euskaraz aritzeko gogo hutsa da behar den oinarria, baina gero hortik aurrera aukerak amaigabeak dira.

Egizu elkarteak gogoratu duenez, iaz 8.000 euskaltzale inguru mugitu ziren Mintzapraktika egitasmoan Euskal Herri osoan, aurrez aurre zein online.

Interesa dutenek informazio osoa eta izen-emate orria eskuragarri dituzte, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun