Parte-hartzaileek 1,5 km egingo dituzte itsasoz Portu Zaharrean hasi eta Ereaga hondartzan amaituz; ondoren, 40 kilometroko txirrindularitza-zirkuitua gainditu beharko dute, Txomintxuko aldapa eta Unbeko jaitsiera ikusgarriak barne; eta, amaitzeko, 10 kilometroko lasterketa mistoa egingo dute, errepidetik eta bidegorritik, Portu Zaharra irteera eta helmuga izango duena.
Probak ordutegi zehatza izango du: 10:30ean irtengo dira gizonezkoak, 10:40ean emakumezkoak, eta lehen triatletak 12:30ak aldera iristea espero da. Azken kirolaria 14:10 aldera helmugaratzea aurreikusi da, eta sari banaketa 14:15ean egingo da.
600 euro banatuko dituzte saritan, lehen hiru sailkatuentzat (300, 200 eta 100 euro, hurrenez hurren), eta gainera, kategoria bakoitzeko garaileek eta Getxoko triatletarik onenek ere oroigarriak jasoko dituzte.