Getxoko Munduko Arrozak: 680 lagun eta 28 talde aniztasunaren eta bizikidetzaren alde

Iker Rincon Moreno 2025ko ira. 29a, 13:14

Atzo, domekan, ospatu zuten Getxoko Munduko Arrozak ekimen koloretsua, Itzubaltzeta/Romon. 680 lagun eta 28 talde bildu zituen, aniztasuna, kulturartekotasuna eta bizikidetza ardatz.

Goiza eta arrastia bizi-bizi egon ziren Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazako inguruak: aldarrikapen kalejira nagusiak hasiera eman zion ospakizunari, eta jarraian, tailer parte-hartzaileak, mural kolektiboa, te postua eta Palestinagaz elkartasun ekitaldia izan ziren. Giroa borobiltzeko, zuzeneko musika izan zen etengabe, topaketari erritmoa emanez.

Ekimenak, urtebete gehiagoz, helburu argia izan du: komunitatea sortzea, zubiak eraikitzea eta aurreiritziak eraistea. "Polita izan da ikustea auzoaren bihotzean suak, mahaiak, musika, koloreak, jendea iristen eta haien espazioak okupatzen, elkar ezagutzen eta agurtzen", nabarmendu dute ekimenaren antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun