Horri buruzko daturen bat duten pertsonak Udaltzaingoagaz harremanetan jar daitezke, 944 660 202 telefono zenbakiaren bitartez edota atestatuak.polizia@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.
Atzo, astelehenean, hilak 29, Getxo eta Berango arteko Kurtze auzoa lotzen dituen bidegorrian, Mimenagako biribilgunetik gertu izandako harrapaketa baten lekukoak eskatu ditu Getxoko Udaltzaingoak. Gertaera 14:15-14:25ak aldera izan zen; bizikleta batek oinezko bat harrapatu zuen, eta ihesi joan zen. Ibiltzen zebilen gizona larri zauritu da.
Horri buruzko daturen bat duten pertsonak Udaltzaingoagaz harremanetan jar daitezke, 944 660 202 telefono zenbakiaren bitartez edota atestatuak.polizia@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!