Bisita hau uda aurretik antolatu ziren eta Getxo Kirolak-eko 100 abonatu inguru bildu zituzten bi bisitaldiei gehitzen zaie eta herritar ororentzat dago zabalik. Parte hartzeko ez da udalaren kirol-instalazioetarako abonurik eduki behar.
Bisitan zehar, TikiToki Zentroa ekipamendu sozial berria, etorkizuneko padel eta tenis pabiloi estaliaren proiektua, atletismo eta errugbi guneko harmailen eraikin berriaren proiektua eta frontoien eraikinaren egitura egonkortzeko eta indartzeko obraren aurrerapenak emango dira ezagutzera, besteak beste.
Bisitan parte hartu gura dutenek proiektuaren koordinazio-taldeagaz jarri beharko dute harremanetan urriaren 10a baino lehen, thinkingfadura@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.