Algortako Hezetasun auzoko Arene kaleko parke berria barikuan zabalduko da

Esti Velez Dolara 2025ko urr. 2a, 10:37

Parkearen gaur egungo itxura. © GETXOKO UDALA

Irekiera ekitaldia 17:00etan egingo da Amaia Aguirre alkatearen eta Janire Ocio azpiegitura, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziaren eskutik. Ohiko zinta mozketaz gain, ohorezko aurreskua, magia saio bat eta mokadu txiki bat egingo dituzte.

Arene kaleko parke berria udalerrian dauden 45 parkeei gehituko zaie barikuan, herritarren gozamenerako eta ongizaterako gune bihurtzeko asmoz. Ekipamendu berriak 1.370 metro koadroko azalera du eta lau gune nagusitan banatuta dago. Batetik umeentzako bereziki bideratuta egongo diren bi eremu estali daude, txirristak, zabuak eta bestelako jolasez osatuak. Bestetik, kirol anitzeko pista bat izango du, itxitako ateak eta saskiak izango dituena, eta, azkenik, beste kirol elementu batzuk izango dituen gunea egongo da, kalistenia gunea ere izango dena, adin guztietako eta mugikortasun murriztua duten pertsonenentzako pentsatua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun