Getxoko saioan honako sei bertsolari hauek ariko dira: Aitor Esteban, Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena eta Peio Molinuevo, Leire Garatxena izango delarik gai-jartzailea. Gainera, Galdakaoko saioan Paule Loizaga algortarra ere arituko da.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke, eta soberan geratzen direnak txarteldegian jarriko dira salgai saioa hasi baino ordu erdi lehenago.