Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Ibai Amillategik irabazi du lehenengo faseko azken saioa, Getxon

Iker Rincon Moreno 2025ko urr. 13a, 12:13

Ibai Amillategi, kantatzen. © BERTSOZALE
Getxoko Muxikebarri Antzokiko Arrigunaga aretoan jokatu zuten atzo, domekan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioa. Finalaurrekoen lehenengo bueltako zerrenda ere osatu zuten eta, hala, Ibai Amillategi Barakaldoko saiora sailkatu da.

Muxikebarri Antzokiko Arrigunaga aretoa bete-beteta egon zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioan. Horrela, finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere jakin ahal izan genuen bertan.

Aitor Esteban, Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena eta Peio Molinuevo aritu ziren Getxoko areto beteari kantatzen, eta, lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi izan zen puntu gehien batu zituena: 470,5. Hala, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 9an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Ibai Amillategi Omaetxea_______470,5
  • Mikel Goiriena Larrazabal_______455,5
  • Janire Arrizabalaga Munduate__ 450,5
  • Peio Molinuevo Martin__________424,5
  • Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria__ 423
  • Aitor Esteban Etxebarria_______406,5

Zapatuko saioan, Galdakaon, Irune Basagoiti gailendu eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen; honakoak izan ziren emaitzak:

  • Irune Basagoiti Agirre____________473
  • Enare Muniategi Etxabe__________459
  • Bittor Altube Sarrionandia________452
  • Asier Galarza Garai______________451
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra_______440
  • Araitz Katarain Mugarza__________432
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun