Elkarbizitza sustatze eta aniztasuna eta kultur artekotasuna ospatze aldera, hainbat kultura eta jatorritako familia parte hartzaileek (bertokoa eta beste herrialde batetik etorritakoak) otordu bat partekatuko dute mahai baten inguruan, etxeetan, txokoetan eta abarretan.
“Ekimena elikagaiak, tradizioak eta esperientziak partekatzean datza, aniztasunaren balioa indartzeko, auzokideen arteko loturak sortzeko eta, aldi berean, kulturartekotasuna ospatzeko”, gaineratu du Mihaela Jilavu Diaconescu, Kultur artekotasun eta Immigrazioko Unitateko zinegotziak.
Bazkari bakoitzean pertsona dinamizatzaile bat izango da familaikaz edo elkarbizitzako taldeakaz. Jardueretan parte hartu gura duten familiek edo dinamizatzaileek izena eman dezakete www.labur.eus/bizilagunak25 edo 622 433 085 telefono zenbakiaren bitartez.