Getxok eta Gorlizek Klima Astean parte hartuko dute gaur eta hurrengo egunetan hainbat ekintzagaz

Ander Zarraga 2025ko urr. 23a, 11:42

Urriaren 26an, "Reziklantes" ikuskizuna eskainiko dute 13:00etan Ibarreta plazan. © TURUKUTUPA

Klima-aldaketaren inguruan kontzientziazioa eta herritarren parte-hartzea izango dira gaur, bihar eta asteburuan egingo dituzten ekintzen egunaren ardatz nagusiak Getxon eta Gorlizen, Euskadiko Aste Klima 2025 programaren barruan. 

Getxon goizean  zehar, Liburu-trukea egin ahal izango dute herritarrek Algortakoa geltokiaren plazan. Horrez gain, Klima-aldaketaren egungo eta etorkizuneko ondorioak izeneko hitzaldia eskainiko dute 18:00etan, Getxoko Elkartegian, klima-krisiaren eraginak eta tokiko erantzun posibleak aztertzeko.

Bihar ostirala, Tink Herria tailerra egingo dute haurrentzat Villamonte kultur aretoan, komunitate jasangarriagoak sortzeko ideiak eta praktika onak lantzeko. izena ematea beharrezkoa da, 9 urtetik gorakoa 20 haurrentzako lekua baitago: 605749064 telefonoan edo asteklimagetxo@gmail.com helbidea elektronikoan.  

Bestalde, urriaren 26an, Gorlizko herritarrek Reziklantes ikuskizun musikala izango dute ikusgai, birziklapena eta sormenaren arteko lotura azpimarratzen dituen familia-ikusgarri dibertigarria. Familientzako ikuskizuna 13:00etan izango da, Ibarreta plazan. 

Eusko Jaurlaritzaren Aste Klima ekimenak Euskal Autonomia Erkidego osoan zehar ekintza ugari biltzen ditu, klima-aldaketaren aurkako konpromisoa eta tokiko ekintza kolektiboa sustatzeko.

 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun