Getxoko komertzioak bertsoz beteko dira egunotan

Iker Rincon Moreno 2025ko urr. 23a, 14:04

Getxoko dendak bertso doinuez beteko dira aste-akabu honetan. Izan ere, Getxo Enpresak bultzatuta, Algortako Bertso Eskola (ALBE) eta Udalagaz lankidetzan, hainbat bertsolari arituko dira kantuan Algortan, Areetan eta Itzubaltzeta/Romon, Bota Bertsoa ekimenagaz.

Saioak barikuan hasiko dira, eta 30 minutu inguruko kantaldiak izango dira. Hiru ibilbidetan banatuta, hiru bikote arituko dira bertsotan.

Urriak 24, barikua

Algorta

  • 17:30 Cocinados Galea
  • 18:15 La Trastienda de Kukumiku
  • 19:00 JB Algorta
  • 19:45 Gaurko
  • 20:30 Lamami
Urriak 25, zapatua

Areeta-Romo

  • 11:00 Casal Liburudenda
  • 11:45 El Bar de Rafa
  • 12:30 Juan Mari Harategia
  • 13:15 Café Cosmopolita

Algorta

  • 18:45 Etxetxu Berria
  • 19:30 Salem
  • 20:15 Arraun Jatetxea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun